EUSKARAZKO

MATERIALAK

hezkuntza-sistemako lanbide-heziketa

Jarduera fisikoen eta kirolaren arloan, Hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketa honi dagozkion HEZIKETA-ZIKLOAK ondorengo hiru dira. Jarraian, ziklo bakoitzaren lanbide-moduluetan euskarazko material didaktiko batzuk topatuko dituzu:

  NATURA INGURUNEKO GIDARI LANAK ETA AISIALDIA

Zer ikasten da?:

  • Natur ingurunean ibilbideak antolatzen eta taldeak gidatzen hainbat eremutan eta hainbat tresnen bidez.
  • Kirol hastapena eta aisialdiko jarduerak dinamizatzen.

Konpetentzia-atalei lotutako 9 lanbide-modulu eta tituluaren profilari 2 lanbide-modulu ditu, lantokiko praktikak zenbatu gabe.

  EGOKITZAPEN FISIKOA

Zer ikasten da?:

  • Banakako zein taldeko egokitzapen fisikoko programak eta ekintzak prestatzen, koordinatzen, garatzen eta ebaluatzen, erabiltzaile mota guztientzako eta praktikatzeko eremu desberdinetarako.

Konpetentzia-atalei lotutako 6 lanbide-modulu eta tituluaren profilari 2 lanbide-modulu ditu, lantokiko praktikak eta proiektua zenbatu gabe.

  GIZARTE-ETA KIROL-IRAKASKUNTZA ETA-ANIMAZIOA

Zer ikasten da?:

  • Kirol- eta jolas-jarduera fisikoko animazio eta aisialdiko proiektuak prestatzen, kudeatzen eta ebaluatzen erabiltzaile mota guztientzat, irakaskuntzako, gizarte- eta kirol-inklusiorako eta inplikatutako profesionalen jarduna koordinatuz.

Konpetentzia-atalei lotutako 6 lanbide-modulu eta tituluaren profilari 4 lanbide-modulu ditu, lantokiko praktikak zenbatu gabe.