EUSKARAZKO

MATERIALAK

kirol irakaskuntzak

Hainbat kirol-modalitate eta diziplinetan KIROL IRAKASKUNTZEN TITULAZIO OFIZIALAK lortzeko aukerak daude. Horietako kirol irakaskuntza batzuk, Hezkuntza Sistemaren Araubide Bereziko Irakaskuntzen barruan daude. Beste batzuk, ordea, Hezkuntza Sistematik at eta sartzeko bidean, baina momentuz, igaroaldiko kirol irakaskuntzak direla izendatu dituzte. Dena dela, bi irakaskuntza mota hauek bloke komuna berdina daukate. Ondorioz, bloke komuna hezkuntza sistemaren barruan dago:

BLOKE KOMUNA (HEZKUNTA SISTEMA)

Zeintzuk dira ezaugarriak?:

  • Hiru maila dira.
  • Kirol modalitate eta disziplina guztietan bloke komun berdina egin behar da.
  • Bloke komunaren edukiak zeharkako gaiak eta jarduerak dira.
  • Bloke komuna Hezkuntza Sistemaren ikastetxeetan ematen da. Kirolenen eta Harrobian, esaterako.

BLOKE ESPEZIFIKOAK (HEZKUNTA SISTEMA)

Zeintzuk dira modalitateak?:

  • Titulu hauetan Estatuko Hezkuntza Ministerioak irakaskuntzak arautu eta ezarri ditu Errege Dekretu batez bidez.
  • Oraindik LOGSE tituluak diren eskubaloia, neguko kirolak eta futbola.
  • Eta LOE tituluak dituzten 11 kirol modalitate. Besteak beste, saskibaloia, atletismoa, urpekaritza, mendia, eskrima, judo eta abar.
  • Titulu hauek ikastetxe publiko batean (Kirolene) eta beste 10 bat ikastetxe pribatutan ematen dira. Besteak beste, Harrobia.

BLOKE ESPEZIFIKOAK (HEZKUNTA SISTEMA)

Zeintzuk dira modalitateak?:

  • Titulu hauetan Estatuko Hezkuntza Ministerioak irakaskuntzak arautu eta ezarri ditu Errege Dekretu batez bidez.
  • Oraindik LOGSE tituluak diren eskubaloia, neguko kirolak eta futbola.
  • Eta LOE tituluak dituzten 11 kirol modalitate. Besteak beste, saskibaloia, atletismoa, urpekaritza, mendia, eskrima, judo eta abar.
  • Titulu hauek ikastetxe publiko batean (Kirolene) eta beste 10 bat ikastetxe pribatutan ematen dira. Besteak beste, Harrobia.

BLOKE ESPEZIFIKOAK (IGAROALDIKO IRAKASKUNTZAK)

Zeintzuk dira ezaugarriak?:

  • Titulu hauetan Estatuko Kirol Kontseilu Goreneko Presidenteak onartutako prestakuntza plana egon behar da.
  • Plan guztietan ez dago hiru maila beti.
  • Euskadin eragina eta plana duten 38 kirol modalitate daude.
  • Orokorrean, prestakuntza deialdiaren sustatzaileak Euskadiko Kirol Federazioak dira Eusko Jaurlaritzaren on iritziz.
Privacy Overview
Kirol Euskalgintza

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.